dissabte, 8 de juny de 2013

Kolpez Kolpe. #MinutsMusicals amb Kortatu



Kolpez Kolpe

Zalditeria dabil
Gure kontra gora
Pake pipa erretzeko
Hau ez da denbora
Jeronimo gurekin
Zuitik egongo da
Gerrarako haizatuz
Lurpeko aizkora

Kortatu
Kolpez kolpe

Gladiadore berriak
Betiko moduan
Zirko berbera dabil
Gure inguruan
Bankuetxe, gobernu
Ta parlamentuan
Orduko julio cesasr
Hara non daguan

Kortatu
Kolpez kolpe

Abordaje berri bat
Gaur dugu egingo
Gure drakkar
Zaharrean
Gara hiru bikingo
Adarrez hil ditugu
Mila santu-jainko
Inperio zahar-berria
Dugu desegingo

Kortatu
Kolpez kolpe

Aizkolari handia
Txikito aiako
Harentzat kirol zena
Gaur borrokarako
Kitarrariak zorrotz
Goikoen kontrako
Basoan mila enbor
Utziz burubako

Zalditeria dabil
Gure kontra gora
Zirko berbera dabil
Gure inguruan
Kitarrariak zorrotz
Goikoen kontrako
Inperio zahar-berria
Dugu desegingo.

Kortatu

Si t'agrada The Clash, impossible que no t'agradi Kortatu... i viceversa!